lunes, 7 de mayo de 2012
Eraikin zaharren birmoldaketa eta gaiberritzea egitean
inbertsio handiak egin behar izaten dira,
esku-hartzea arrakastatsua izango den jakin gabe. Guk kontrako bidea abian jarri nahi dugu:
eraikin industrial zahar bat erabiltzen hasi, eskaintzen duen potentzialidadea
eta ezartzen dituen limitazioak ezagutuz; halaber, egitura berri honek
hiri-espazioan sortuko duen eragina neurtu dezakegu. Erabilera eta ikerketa
prozesua eskutik joango dira, arkitektoaren ohiko lana baino, “lorazainarena”
izango litzateke gurea: produktu amaitu bat egin beharrean, giza ekosisteman
inziditzea da gure eginkizuna.
Eraikin industrialaren berrerabiltzeak honako parametro
hauek bete beharko ditu:
- Produkziorako
gune bat izango da, fisiko zein intelektuala.
- Osasunarentzat eta ingurumenarentzat
kaltegarriak ez diren aktibitateak burutuko dira.
- Eibarren
XX.mendera arte ohiko zen etxebizitza-lantoki binomioa birplanteatuko da.
- Eraikinak,
ekosistema sozial konplexu baten onurak bilatuko ditu (elkarte kultural eta aktibitate ekonomikoen arteko sinergiak adibidez).
- Produkzio
gunea administrazioak eta erabiltzaileak ko-kudeatuta izan behar da.
- Agente
desberdinen (instituzio, erabiltzaile, eraikinen jabe,…) partehartze aktiboaz
burutuko da eraikinaren berrerabiltzea.
- Ekonomia
lokal, txiki, ireki eta saretu bat sustatuko da.
- Hiru agente
multzo nagusien arteko akordio legalak bilatuko dira (Instituzio – Erabiltzaile
– Jabeak).
- Eraikinaren
kudeatze-sistema partehartzaileak bilatuko dira.
- Autoeraikuntza-sistemak
eta protokoloak garatuko dira, erabiltzaileak bere habitata eraldatu dezan.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario