lunes, 7 de mayo de 2012



Eraikin zaharren birmoldaketa eta gaiberritzea egitean inbertsio handiak egin behar izaten dira,  esku-hartzea arrakastatsua izango den jakin gabe.  Guk kontrako bidea abian jarri nahi dugu: eraikin industrial zahar bat erabiltzen hasi, eskaintzen duen potentzialidadea eta ezartzen dituen limitazioak ezagutuz; halaber, egitura berri honek hiri-espazioan sortuko duen eragina neurtu dezakegu. Erabilera eta ikerketa prozesua eskutik joango dira, arkitektoaren ohiko lana baino, “lorazainarena” izango litzateke gurea: produktu amaitu bat egin beharrean, giza ekosisteman inziditzea da gure eginkizuna.

Eraikin industrialaren berrerabiltzeak honako parametro hauek bete beharko ditu:

-      Produkziorako gune bat izango da, fisiko zein intelektuala.
-     Osasunarentzat eta ingurumenarentzat kaltegarriak ez diren aktibitateak burutuko dira.
-     Eibarren XX.mendera arte ohiko zen etxebizitza-lantoki binomioa birplanteatuko da.
-    Eraikinak, ekosistema sozial konplexu baten onurak bilatuko ditu (elkarte kultural eta  aktibitate ekonomikoen arteko sinergiak adibidez).
-     Produkzio gunea administrazioak eta erabiltzaileak ko-kudeatuta izan behar da.
-    Agente desberdinen (instituzio, erabiltzaile, eraikinen jabe,…) partehartze aktiboaz burutuko da eraikinaren berrerabiltzea.
-     Ekonomia lokal, txiki, ireki eta saretu bat sustatuko da.
-    Hiru agente multzo nagusien arteko akordio legalak bilatuko dira (Instituzio – Erabiltzaile – Jabeak).
-     Eraikinaren kudeatze-sistema partehartzaileak bilatuko dira.
-   Autoeraikuntza-sistemak eta protokoloak garatuko dira, erabiltzaileak bere habitata eraldatu dezan.





Datos personales